San Joakin eta Santa Ana ospatuko dituzte gaur, Aranon

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 26a, 02:00

Aranon jubilatuak izango dira San Joakin eta Santa Ana eguneko protagonistak. Eguerdiko 11:00etan Meza izango dute; eta ondoren, hamaiketakoa. Pelota partiduek girotuko dute eguerdi partea; Esnal eta San Sebastianek, Ojuel eta Gorrotxategi izango dituzte aurrena. Ondoren, bazkaria izango dute jubilatuek; eta arratsaldean musika izango da nagusi. Lazkano eta Legarreta ariko dira bertsotan, eta Trikibeltz taldea ere ariko da girotzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!