Hernaniko pelota sailak jakinarazi duenez, bilera egingo dute gaur pelotari federatu guztiekin. Biterin izango da bilera, arratsaldeko 19:00etan, eta landuko dituzten gaiak, hauek izango dira: denboraldiko emaitzak, CD Hernanirekin harremana; 2012ko lehenenengo sei hilabeteetako ekonomiaren balantzea; datorren denboraldiko aurrekontua; eta frontoiko ordutegiak. Dei egin diete pelotari federatu guztiei bilerara joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!