Epelen hiru eguneko festak, 32 urtez, auzo giro ederrean

Kronika - Erredakzioa 2012ko uztailaren 26a

Urtero, uztaila bukaeran egiten duten festa Epelen. Ostiraletik igandera auzo giroan ibiliko dira, afariarekin hasi, eta bazkariarekin bukatu.

Orain dela 32 urte hasi ziren festak antolatzen Epe­len, koadrilatxo bati hala gogoratuta. Geroztik, hutsik egin gabe juntatzen dira au­zo­tarrak, eta aurten ere halaxe egingo dute, ostiralean hasi eta igandera bitarte.
Bertako etxe baten aurreko zelaian juntatu ohi dira, «lekurik zabalena dagoen tokian» dio Luis Otxotore­nak, Epeleko festak antola­tzen hasi zenetako batek. Otxotorenak gogoan dauka, koadrila bati gogoratutakoa, pixkanaka zabaldu egin zela, auzo guztira. «Eta orain ere mugimendu polita izaten da. Antolatzen-eta, gazteak ibil-tzen dira, eta lan asko egiten dute».

Auzo auzoko giroa
Auzo elkartua da Epele, denek elkar ezagutzen dute, eta fama dute oso auzo-maiteak direla. Hiru eguneko festa horietan, sumatuko da anbiente hori, seguru asko.

Afaltzen hasiko dute jaia, ostiralean, eta bazkaltzen bu­katu igandean. Larunbatean, arratsaldez, mus txapelketa, eta haurrentzako tailerrak, gaz­tetxoentzat merienda, jo­kuak... eta afaria izango di­tuzte. Ondoren, zestoa zozketatuko dute, eta Nikok joko du soinua... Igan­dean, bazkaritarako gosea egiteko, herri kirolak, eguerdiko 12:00etan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!