Garayarko autobusak ibiliko dira gaur gauean, Urnieta-Hernani-Donostia bidea egiten, otsailetik geldirik egon eta gero. Otsailetik gaueko zerbitzurik ez dute egin Garayarko langileek. Ostegunean, akordio batera iritsi ziren langileak eta enpresa, eta gaueko zerbitzua emango dute berriz. Abuztu eta irailean bi egunez ibiliko da autobusa gauean: ostiral eta larunbatetan. Orduro izango dira autobusak gauean. Urnietatik 23:00etan aterako da lehenengoa eta 06:00etan azkena. Donostiatik, 23:30etan lehenengoa eta 06:30etan azkena. Bitartean, orduro aterako dira autobusak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!