Joxan Goikoetxeak jarriko dio musika Emilio Aragonen azken pelikulari

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 25a, 02:00

ASPALDITIK dira ezagunak Emilio Aragon zuzendari ezaguna eta Joxan Goikoetxea musikari haundia. Oraingo honetan euren talentuak elkartu dituzte, A night in Old Mexic pelikulan. Zuzendaria da Emilio Aragon; baina musika konposatzeaz ere arduratzen da. Pelikula honi ikutu berezia eman nahi zion, eta zer hobeto Joxan Goietxearen eskusoinua baino? Estatu Batuetan dira biak, Texas estatuko Austin hirian, pelikula grabatzen.

AEB eta Mexiko artean girotutako filma
Grabatzen ari diren pelikula Estatu Batuak eta Mexiko artean dago girotua. Adin nagusiko gizon bat da protanogista (Robert Duvall aktore beteranoak interpretatzen du). Protagonistak bere ondasun guztiak galdu ditu, eta semearekin batera, bidai bat egitea erabakitzen du, Mexikora. Borderline deituriko gune horretan, bi estatuak banatzen dituen mugan alegia, musikak garrantzia eta eragin haundia du. Momentu honetarako nahi du bereziki, Emilio Aragon zuzendariak Joxan Goikoetxea. Dioenez, honen eskusoinuak kolorea eta aportazioa emango die bere pieza eta konposizioei. A night in Old Mexico pe­li­ku­la grabatzen ari dira mo­men­tu honetan, eta hilabete batzuk barru izango da pantaila haundian ikusteko aukera. 

`Max´ sarietako gala batean ezagutu ziren
Urte asko dira Emilio Aragon eta Joxan Goikoetxea ezagutu zirela. Fernando Bernuesek, Ttanttaka antzerki taldeko zu­zendaria eta Donostia 2016ko gi­daria denak, aurkeztu zituen Max sarietako gala batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!