Santio egun haundia gaur, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 25a, 02:00

santio jaiak hasi dira Astigarragan; atzo bota zuten txupinazoa Andoni Blazque­zek eta Maddi Zubillagak, eta larunbatera bitartean, izango da zertaz gozatu. Urte berezia da 2012a Astigarragarentzat, 25 urte bete baitira aurten Donostiatik desanexionatu zirela. Izan dira hori ospatzeko ekitaldiak, eta festen hasieran ere, izan du lekua: txupinazoa bota zuten bi astigartarrak orain 25 urte jaio ziren, herriarekin batera.

Diana, meza, bertso saioa...
Santio egunean Gaur dute festetako egun haun­dia, eta neurri-neurriko egitaraua antolatu dute ospa­tzeko. Gaupasero edo goiztiarrentzat aulki jokoa eta txokolate jatea antolatu dituzte, 07:00­etan. Bi ordu eta erdi geroago, Dianak esnatuko du herria. Goizeko 11:00etan, txirrindulari proba jokatuko da gaztetxoen artean; eta ordu berean, zaindariaren omenezko meza emango dute, San­tiomendiko ermitan. Eguer­di partean nesken txarangak girotuko du herria. Arratsaldean, aurten berreskuratutako soka-dantza egingo dute Udaleko zinegotzi eta Alkateak; eta dantzarekin jarraituz, Astigar taldeak emango du ikuskizuna, ondoren. Bertso saioa ere izango da gaur, Beñat Gaz­telumendi, Iñaki Apalategi, Amaia Agirre eta Arkaitz Oiartzabalekin; txosnan izan­go da, Gazte Asanbladak an­tolatuta. Eta eguna bukatzeko: batetik, Kresala orkestrak jarriko du martxa J. Barandiaran Plazan; eta bestetik, Film laburren lehiaketa izango da txosnan. Azkenik, gauerdiaren aurretik, Larrain dantza herrikoia abiatuko da Foru Plazatik.

Herri kirolak, Santa Anan
Santio eguna atzean utzi, eta Santa Anaren omenezko ekitaldietan murgilduko da festa. Egun osoan izango da zeregina, baina ekitaldi zentralak eguerdira bitarte izango dira. Foru plazan guztiak, 09:30etan hasita: idiak pisatzea; baserriko langintzen erakusketa; sagardo dastaketa; idi dema; bertsolariak, bazkaria sagardotegian... Herri kiroletako festak arratsaldean izango du jarraipena; gazteen artean izango da lehia, Gazte Asan­bladaren txosnan.

Umeak protagonista, etzi
Ostiraleko ekitaldietako asko ume eta gazteei zuzendutakoak dira: 11:30etan hasita, paintballa, ze­zen mekanikoa, eta puzgarriak izango dituzte. Arra­tsal­dean, bi ekitaldi hauez gain, apar festa ere antolatu dute. Eguneko beste ekitaldi aipagarria gaueko kontzertua izango da: Bongo Botrako taldeak joko du, 23:30­etan, J. Barandiaran plazan.

Larunbatean, festen bukaera
Festak astez joango badira ere, agurtu larunbatarekin egingo dituzte. Adin eta gustu guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte egun osoan. Eguerdira bitartean izango dira saskibaloi txapelketa; erraldoi eta buruhaundiak; eta betizu pintxo eta bazkariak. Arratsaldean berriz, kirola izango da nagusi aurreneko partean: pelota, toka... Gauean, Zezen Suzkoa eta Damba taldea izango dira J. Barandiaran plazan; eta txosnan Leihotikan eta Besteik pe taldeek joko dute.

UZTAILAK 25- Gaur
07:00 Aulki jokoa eta txokolate jatea Foru plazan
09:30 Txistularien diana
11:00 V. Txirrindulari proba
11:00 Meza Nagusia Santio Mendiko ermitan
12:00 Nesken txaranga
17:30 Udalbatzaren soka dantza Foru Plazan
18:00 Astigar taldearen dantza erakustaldia pelotalekuan
19:00 Bertso Saioa Txosnan: Be­ñat Gaztelumendi, Iñaki Ap­alategi, Amaia Agirre eta Arkaitz Oia­r­tza­bal. Gaz­te Asanbladak antolatuta
19:30 eta 23:00 Kresala Orkestra J. Barandiaran plazan
23:30 Koadrilen arteko film laburren lehiaketa. Txosnan. 
23:45 Larrain Dantza herrikoia Foru plazatik

UZTAILAK 26 - Santa Ana
09:30 Zubietako joaldunak
09:30 Estanga trikitilariak
Foru plazan:
09:30 Idiak pisatzea
11:30 Baserriko langintzen erakusketa
11:30 Sagardo dastaketa
11:30 Idi dema: Oliden, Izeta eta Artola, 1.700kg-ko harriarekin
12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Julio Soto
14:30 Bazkaria sagardotegian. Txartelak, Zipotza tabernan.
14:30 Elkartasun bazkaria. Ondoren, La Joderera taldeko kideekin abestera.
18:00 Herri Kirol jaialdia Foru Plazan
19:00 Ekitaldia. 
19:00 Sokamuturra txikia Ikastolako atarian. 
19:30 Estanga trikitilariak
22:00 Sunker Magoa J. Barandiaran plazan
23:30 Karaokea eta jokoak Gazte Asanbladaren txosnan


UZTAILAK 27 - Ostirala
11:30-13:30 Paintball eta Zezen Mekanikoa, Ikastolan
11:30-13:30 Haurrentzako puzgarriak Foru Plazan
13:00 Dultzaineroen kalejira Gazte Asanbladaren eskutik
14:30 Gazte Bazkaria Gazte Asanbladaren txosnan
16:00-19:00 Paintball eta Zezen Mekanikoa, Ikastolan
17:00-19:00 Haurrentzako puzgarriak Foru Plazan
18:00 Poteo kalejira musikatua
18:00 Apar festa Foru plazan
18:00 Bingoa Galtzaur erretiratuen elkartean
19:30 Orots musika hirukotea Norberto Almandoz plazan
20:00 Hileko azken ostiraleko kartel agerraldia, J. Barandiaran plazan.
20:00 Eusko Labeleko Hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak parrillan, Norberto Almandoz plazan. 
23:30 Bongo Botrako J. Barandiaran plazan
23:30 Karaokea eta jokoak txosnan


UZTAILAK 28 - Larunbata
10:00 Iker Ruizen oroimenezko 3x3 Saskibaloi txapelketa Kiroldegian. 12garren edizioa.
12:00 Erraldoi eta buruhaundiak
13:00 Betizu pintxoak Foru Plazan
14:30 Eusko Labeleko betizu bazkaria Foru Plazan. Txartelak Ikatzan eta Bukoin
16:30 Haurrentzako jokoak ikastola atarian
17:00 Pelota erakustaldia. Urritasun fisikoa duten pelotariak palan. Ondoren, VII. Esku Pelota Jaialdia Jose Luis Berakoetxearen oroimenez.
17:00 Irrien Lagunak txosnan Gazte Asanbladak antolatuta.
18:00 Toka eta poto lehiaketa Galtzaur erretiratuen elkarte aurrean.
18:00 Bingoa Galtzaur erretiratuen elkartean
19:00 Txarankutada batukada eta metalezko doinuen kalejira.
20:00 Hileko azken ostiraleko kartel agerraldia, J. Barandiaran plazan.
22:45 Zezen Suzkoa Joseba Barandiaran Plazan. 
23:00 Damba J. Baran. plazan.
23:30 Lehiotikan eta Besteik Pe Gazte Asanbladaren txosnan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!