Bilera bihar, federatuekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 25a, 02:00

Hernaniko pelota sailak jakinarazi duenez, bilera izango da bihar pelotari federatuekin. Biterin egingo dute, 19:30etan. Bertan jorratuko dituzten gaiak, ondorengoak:denboraldiko kirol emaitzak; CD Herna­nirekin harremana; 2012ko aurreneko sei hilabeteetako ekonomiaren balantzea; datorren denboraldiko aurrekontua; eta frontoiko ordutegia. Gaien garran­tzia kontuan izanda, dei egin diete pelotari federatu guztiei bilerara azaldu eta parte hartzera
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!