Hamabost gai edo tailer eskaini dituzte, euskeraz

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 24a, 02:00

ekainarekin batera bu­ka­tu ziren AEKko klaseak (ikasturte osokoak), eta ho­rrekin batera, Zilegi Eskolak. Orain, balorazioa egiteko garaia da, eta AEKn gustura dira emaitzekin. Azaldu dutenez, AEKko ikasleek 15 gai edo tailerretan parte hartzeko aukera izan dute, Zilegi Eskolei esker. Hauen helburua da, euskera euskaltegiko paretetatik ateratzea, eta ikasle eta herritarrak elkarrekin aritzea. Euskera ez da izaten ikasgaia, baina bai tailer edo gai horietan parte hartzeko tresna.


Historia, elektrizitatea...
Hernani eta Astigarragako eus­kaltegiak kontuan izanda, landu dituzten gai edo tailerrak hauek izan dira, besteak beste: elektrizitatea, euskal dan­tzak, baratza balkoian, le­hen sorospenak, automakillajea, historia, osasuna, sexualitatea... Herriko euskaldunek edo euskera ikasten ari direnek hartzen dute parte, interesa duen edonork eman baitezake izena, AEKn ikasi edo ez. Azal­du dutenez, interesa besterik ez da behar: «ez dira hi­tzaldiak, saio dinamikoak baizik. Partaideek eztabaidatu, hausnartu, landu, sortu... egiten dute; beti ere, euskeraz. Gaiak berriz, arlo bakoitzean adituak diren pertsonek ematen dituzte. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzen duten guztiei». Datorren ikasturtera begira ari dira Zilegi Eskola be­rriak prestatzen, eta Ur­nie­ta­ra zabaldu nahi lukete egi­tas­moa. Aurrei­kusi dituzten batzuk, hauek: argazkigin­tza, berrerabilpen zentrua...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!