Miranda eta Zubimendi Aranoko txapeldun, hirugarren aldiz.

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 23a, 02:00

Aranoko Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean, Santio jaien beroketa moduan, eta hirugarren aldiz txapela jantzi zuten Pablo Miranda goizuetarrak eta Aiheko Zubimendi hernaniarrak. Finalean aukera haundirik ez zieten eman aurten ez-husteko asko eman dituzten Iñaki Lujanbio eta Ander Otxotorenari, eta 22-12 irabazi zieten. Hirugarren postuan geratu ziren Unai Legarreta eta Txapartegi, eta laugarren, Eztebe Gascon eta Jon Ander Elortza. Aurten 12 bikotek parte hartu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!