Ugalde hernaniarra, munduko arrantzale abilenen artean

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 23a, 02:00

-Munduko 11 naziotako 55 arrantzale gazte Mende herrian lehiatu ziren, eta Alex Ugalde epeletarrak 18garren lekuan bukatu zuen. -Taldeka laugarren postuan bukatu dute. -Abuztuan, binakako txapelketan izango da Katalunian.

Alex Ugalde Ormazabal munduko onenen artean da­bil amurrai arrantzan. Elbi jaur­titze modalitatean, beste 55 arrantzale gazteren artean 18garren bukatu zuen Epe­leko gazte honek, eta horretara iristeko Espai­nia­ko Txapelketa irabazi zuen aurrez. 11 herrialdetako arrantzale gazteak lehiatu dira Frantziako Mende herrian, norbera bere herrialdetik sailkatu ostean.

Lau arrantza lekutan aritu ziren jo eta ke: Charpal la­kuan, eta Lot, Alier eta Colagne ibaietan. Lehenda­bi­ziko bi mangak bikainak egin zituen hernaniarrak, eta hirugarren postuan zijoan.  Zorte pixka bat falta ordea, eta bukaeran 18garren. Taldeka laugarren postuan bukatu du Ugaldek, Ene­ko Lasa alegiarrarekin, eta Leon, Katalunia, eta Cuen­cako gazte banarekin taldea osatuta.  Munduko talde onenak izan dituzte au­rrean: Txekia, Estatu Batuak, Frantzia, Irlanda, Polonia, Eslovenia, Britania Haundia, Portugal, Italia eta Sudafrika.

Giro ederra gazteen artean, eta elkarri teknika berriak erakutsi eta amuak trukatzeko ederki etorri zaie. Hu­rren­go erronka, abuztuan, binakako txapelketa. Alegiko Eneko Lasarekin joan­go da Ugalde, Kataluniara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!