Santio jaiak hasi dira Aranon, eta datorren larunbatean arkume-jatea egingo dute. 200 lagunentzako karpa prestatu dute, eta genero guztia bertakoa izango da. Bazkari ederra eta festa ederra emateko asmoa dute, ondoren bertso zaharrak eta berriak ere izango dira, festa giro aparta. Txartelak salgai daude 28 euroan, eta gaur da azken aukera erosteko. Aranoko Kontzejuan salgai daude, eta baita Hernaniko Deportibo, eta Ereñotzuko Irrintzin ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!