Aitor Gorrotxategik Añorgan eta Paul Ojuelek Errenterian, finalak jokatuko dituzte gaur, arratsaldeko 17:30etan. Gorrotxategik bizkaitar bat izango du lagun: Elezkano IIa. Aurrean berriz, Etxeberri eta Tabar. Espero da, partidua pare parean joatea, eta esanguratsua izan liteke Etxeberri lapurtarrak zer egiten duen.
Paul Ojuel berriz, Errenteriako Torneoko finalean izango da. Berez Gorrotxategirekin iritsi da finalera, baina hark beste final bat duenez, Altuna berrobitarrarekin jokatuko du. Aurrean izango dituzte Artola eta Telletxea. Bi atzelariak oso parean daude gaur egun, eta Ojuelek hautsi dezake partidua.