Hernanik txapelketari agur, 0-3 galduta

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 22a, 02:00

Gipuzkoako Herriartekoa irabazita, Euskal Herrikoa jokatu du Hernanik bi asteotan, Markinaren kontra. 3-0 galdu zuten hernaniarrek Markinan, eta atzo 0-3 Hernanin. Kadeteek 22-2 galdu zuten, jubenilek 22-17 eta nagusiek 22-0, jokatzerik izan ez zutelako. Txapelketa hau irabaztea oso zaila da Hernanirentzat, beste probientzietakoek herritik kanpoko fitxajeekin jokatzen dutelako; Markinak adibidez, bi markinar bakarrik zituen 6 pelotaritik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!