Urruñatik Hernanira, oinez

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 22a, 02:00

Abiadura Haundiko Trenaren kontrako Akanpada egin dute aurreko urteetan. Aurten 3 eguneko martxa egingo dute, ostiraletik igandera.

Mendi ibilia prestatu dute datorren asteburuan, Abia­du­­ra Haundiko Trenaren kon­tra. Edozeinek egiteko moduko ibilia da, eta Urruñatik Hernanira etorriko dira, ostiraletik igandera. Mezua: Lurra maite dugulako, AHT eta azpiegitura haundiak gelditu!

AHTren kontrako asanbladak antolatu du mendi martxa. «Urte askoan AHT­ren aurkako Akanpadaz go­zatzeko aukera izan dugu, 16 aldiz. Aurten aldatu egin dugu formatua, momentu egokia iruditu zaigulako. Filosofia berarekin, mendi martxa egingo dugu aurten. Ipa­rral­de eta hegoaldeko lurraren alde, AHT­ren eta azpiegitura haundien kontra, kontzertuak, hitzaldiak, antzerkia, hizketaldiak... de­netik egingo dugu, elkarbizitza eta harremanak landu...».
Urtebetean gauza asko gertatu dira, AHTren kontrako asanbladak dioenez: «obrak izugarri aurreratu dira, krisiagatik gobernuak diru faltan dira, Barcinaren tartazoa, epaiketak... Hiru egunotan aldarrikatuko dugu, era honetako proiektuek liskarra besterik ez dakarkitela. Urruñatik Her­na­nira joango gara, paraje benetan ederretan: Txingudi, Jaizkibel, Lezo...».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!