Billabonako Oinkari dantza taldea ariko da gaur Astigarragan, Santio jaien aurrerapen gisara. 75 dantzari eta 9 musikari zuzen-zuzenean ariko dira Astigarragako frontoian, gaueko 22:30etatik aurrera, Juan Kruz Igerabide adunarraren poesiak lagunduta.
Euria egingo du
Astigarragako frontoian, berdin dio meteorologia agentziek zer dioten. Zirimiria, zaparrada, ekaitza... euria hizpide hartuta, erritmo eta hots horien arabera dantzatuko dute 75 dantzarik. Dantza tradizionalak, hain ezagunak ez direnak, eta Edu Muruamendiarazen koreografiak. Ari du ikuskizuna, gaur, Astigarragan.
Herri Krosa, urteroko zita
Dena dela, dantza ikuskizuna baino lehenago, Astigarragan korrika ibiliko dira. Herri Krosa dute, aurten 10garren urtez, eta 7,3 km-ko proba, Club Atletico Trintxerpek antolatua. Karrera abiatuko da 17:00etan, eta ordubete lehenagotik izena eman liteke, Apeztegi plazan. Saribanaketa, 18:15etan, leku berean.
Nafarroa konkistatu zuten orain dela 500 urte, gaur Aranon esango dutenez
Aranon ere Santio jaien prebia dute gaur, eta historia kutsua izango du. Aurten bete dira 500 urte, Castillak Nafarroa konkistatu zuela. Konkista hari buruzko erakusketa jarriko dute gaur Aranon, eta egun guztian ikusi ahal izango da. Horrez gain, hitzaldia ere badute, arratsaldeko 20:00etan, gai beraren gainean. Xabi Cueto ariko da hizlari lanetan.
Pala Txapelketako finalak, eta kotxe zaharren igoera
Aurten astebete aurreratu dituzte Pala Txapelketako finalak, eta gaur jokatuko dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bi partidu jokatuko dituzte 22 tantora. Hasieran, 3-4 postuetarako jokatuko dute, eta ondoren finala. Txapelketan parte hartu duten guztiek afaria dute ondorenean.
Bihar ere izango da gauza berezirik Aranon. Urtero ikusmina pizten duen ikuskizuna izango dute: kotxe zaharren igoera. Era guztietako relikiak ikusi ahal izango ditu bertara inguratzen denak.
Arkume jatea datorren
astean, eta txartelak salgai
Arkume-jatea egingo dute frontoian, datorren larunbatean. 200 bat lagun juntatuko dira, eta bertso-zaharrak eta berriak ere izango dira ondoren. Hernanin txartelak salgai daude, 28 euroan, Deportibo tabernan.