«Arrastotik bi aldiz atera zen Listo, eta horixe izan liteke arrazoia azken fasean ez sartzeko; gainerakoa oso ondo egin zuen. Ondo hartu, ondo gelditu...». Arkaitz Etxarrik Arrasto Txakurren Espainiako Txapelketa jokatu zuen joan den asteburuan, Potesen, eta 13garren postua lortu zuen. Azken fasera 12 pasa ziren, eta penaz zen Etxarri hernaniarra, arnas batera geratu baitzen onenekin lehiatzeko. Irabazlea, Ivan Fernandez galiziarra.