Hernaniko bi sagardotegi kalitatezko turismoko seiloa lortzeko bidean

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 21a, 02:00

Hernaniko bi sagardotegik eta Donostialdeko beste 20 establezimenduk oraintxe bu­ka­tu dute formazio kur­tsoa, Ka­litatezko Turismoko ziurtagiria lortzeko. Teoria bukatu eta gainditu ostean, abuztuan eta irailean ebaluatuko dituzte, eta jakingo du­te, lortu du­­ten ziurtagiri hori: Konpro­mi­soa, Kalitatez­ko Turismoarekin. Behemendik bultzatu du programa (SICTED kurtsoa), eta asmoa da, turismoarekin lanean ari diren establezimenduek kalitatezko zerbitzu bat ematea bezeroari. Hernaniko bi sagardotegiez gain, parte hartu dute jatetxe, agroturismo, pentsio, museo eta abarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!