Peñiscolan edo Azahar kostan 7 egun pasako dituzte Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideek. Irailaren 23tik 29ra joango dira hara, baina apuntatu orain egin behar da. Gaur da azken eguna apuntatzeko, arratsaldeko 16:00etan, Goiz Eguzkin bertan. Prezioa: 355 euro. Zatika ordainduko da. Gutxienez 45 pertsonek eman behar dute izena, eskurtsioa ateratzeko. Plaza zozketa irailaren 12an egingo dute, arratsaldeko 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!