Karmenetako zenbaki saritua: 7.530

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 20a, 02:00

Karmen jaiak pasa berritan, Hernaniko Kaxko Auzo Elkarteak jakinarazi du ze zenbakik irabazi duen bi lagunentzako afaria Zumitza tabernan: 7.530 zenbakia. Horrez gain, Kaxko elkarteak eskerrak eman dizkie jaietan parte hartutako guztiei. «Biteri kultur etxeari, udal langileei, laguntzaileei, bazkariak zerbitzatu zituztenei, ondoan izan ditugun guztiei, iladan pazientziz egon direnei, eta baita eguraldiari berari ere, ederki portatu baitzen».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!