Hernanik gaur 21:00etan kiroldegian jokatuko du Markinaren kontra, Euskal Herriko Herriarteko bueltako norgehiagoka. 3-0 galdu zuten Markinan hernanirrek, eta gaur oso zail izango dute buelta ematea. Kadeteetan Loiarte eta Noble ariko dira, jubeniletan Urkizu eta Altuna, eta nagusietan Esnal eta San Sebastian. Pelota elkarteak dei egin die pelotazaleei, azken esfortzu bat egin dezatela, oso zail egonagatik, ondo merezia baitute pelotari guztiek, egindako lanagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!