Egonaldi lasai bat, Aranoko lehenengo agroturismoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 20a, 02:00

aranoko mendi paraje dotorean, patxadan gozatu nahi duenak, aukera ederra dauka aurtengo udaran edo udara ondoren, Bixargorri agroturismoan. Lehenda­bi­zi­ko agroturismoa zabalik dago Aranon, Javier Ansaren eskutik. Lau lagunentzat dauka lekua, eta bi supletoria jartzeko ere bai. Etxe osoa alokatzen da, sukalde eta guzti, eta tximinia, sala ederra, eta terraza ere baditu.

Mendia bertatik bertara
Javier Ansari galdetu dio Kronikak, ea Aranoko zeren bila etortzen den jendea. Ansak garbi dauka, Aranok mendia daukala bertatik bertara, eta mendizaleentzako primerako lekua dela. «Men­dizaleentzat, edo patxada maite dutenentzat. Aranok hori eskaintzen du. Pasea­tzeko leku aparta, Mandoegi eta Adarra bi ordutara, Nafarroako bista ederrak, eta baita itsasoa ikusteko aukera ere». Izan ere, Arano da Nafarroako herri bakarra, herritik itsasoa ikusten dena. Eta urruti xamar ikusten bada ere, kotxean 30 minutura dago kosta, Donostia. Laukotea edo seikotea joateko leku aparta eskain­tzen du Bixargorrik. Infor­ma­zio gehiago, 671 337 136 telefonoan, edo helbide elektroniko honetan: bixargorriarano@hotmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!