Ereñotzuko 21 haur ari dira egunero-egunero udaleku irekietan, uztailean zehar. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrak dira, eta bi taldetan banatuta egiten dituzte ekintza gehienak. Elkartu ere egiten dira, ekintzak elkarrekin egiteko: Urumea bazterrean ibiltzen dira, hartarako inguru paregabea baitaukate auzoan. Auzotarrak elkarrekin ibili eta harremanak egiteko aukera paregabea jartzen dute udalekuek. Uztailaren 27ra arte ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!