Gaur arratsaldean bi pelota partidu ikusteko aukera izango da Hernaniko kiroldegian, 20:00etatik aurrera. Buruntzaldeko Txapelketa jokatzen ari dira, Buruntzaldea eta Donostialdeako pelotariak, eta aste osoan ari dira partiduak jokatzen. Gaur ariko direnak: infantiletan, Pagola eta Noble IIa, Arrozpide eta Urruzolaren kontra; eta jubeniletan, Loitegi eta Lizaso, Eskudero IIa eta Otaegiren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!