Larunbatean, Nafarroako konkistari buruzko hitzaldiarekin hasiko dute festa Aranon

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 19a, 02:00

aranon eta Astigarragan ez daude Santio egunari itxoiteko, festari ekiteko. Larun­ba­tean berotuko dituzte mo­to­rrak bai batean eta bai bestean. Aranon, hitzaldia emango du Xabi Cueto historialariak, 20:00etan, Nafarroako konkistari bu­ruz, eta erakusketa ere jarriko dute gai berarekin. Aurretik, 18:00etan, Pala Txa­pelketako finalak jokatuko di­tuzte (ondoren, afaria egingo dute, partehartzaileek). Igandean, Kotxe Zaharren igoera dute, urtero bezala. 

Krosa eta dantza, etzi
Astigarragan Herri Krosa izango dute, 17:00etatik au­rrera, Apeztegi plazatik abiatuta. Izenematea, 16:00etan. Gauean, 22:30etan, Oinkari emanaldia izango da: dan­tza, poesia, musika...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!