Azken txanpa, udalekuetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 19a, 02:00


Udaleku irekietan freskatu ederra hartu zuten Her­na­niko gaztetxoak atzo, ur festan. Udaletxeko arkupeetatik mangera haundi batekin bus­ti zituzten guztiak, eta kalez kale ibili ziren, eztarriak lehertu beharrean, he­rritarrei balkoietatik tantaren bat edo baldekadaren bat kendu asmotan. Urteroko festa haundienetakoa izaten da ur-festa udalekuetan, eta azken txanpa hartzeko puntua izaten dute. Oraindik bost egun geratzen dira, udalekuak bukatzeko, gaur, bihar eta datorren astelehen, astearte eta asteazkena. Gaur, birziklatzeko tailerrak dituzte, sormen lanak, iragarkiak, jolasak asma­tzea... Bihar, merkatu eguna dute, eta zuzen zuzenean ariko dira, sal-erosian. Datorren astean ere, hiru egun bete-bete dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!