Sindikatuek, talde sozialek, eta alderdi politiko batzk protestak deitu dituzte, gaur, bihar eta larunbaterako, Rajoy-k agindu dituen neurrien kontra. Espainiako Gobernuak murrizketa haundiak agindu ditu, krisiari kontra egiteko neurri moduan. Neurrien kontra haundiak esan dituzte talde horiek, eta demokraziaren kontrako erasorik gogorrena direla adierazi dute.
Hiru deialdi ezberdin
Talde askok egin dituzte deialdiak, baina ez dituzte denek batera egin.
Erakunde sozialek eta zazpi sindikatuk deitu dituzte gaurko mobilizazioak, ELA, LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, Hiru eta CNT-k hain zuzen. Gaur, 19:00etan, kazerolada zaratatsuak egiteko deialdia egin dute, talde horiek.
Bestalde, bihar, beste 6 sindikatuk manifestazio deitu dute, CCOO, UGT, SATSE, CSIF, UTS eta SAEk. Alderdi Ederren, 19:00etan.
EH Bilduk deituta, berriz, larunbatean manifestazioa egingo dute Bilbon.