Hernani planteatzen ari da Euskal Herriko Herriartekoan gehiago ez parte hartzea

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 18a, 02:00

Gipuzkoako Herriartekoa irabazita, asteburuan 3-0 galdu du Hernanik Markinaren kontra, Euskal Herriko Herriarteko txapelketan. Aste honetan bueltako partiduak jokatu behar ditu Hernanik, eta esperantza haundirik ez dute, ikusirik, baldintza oso ezberdinetan jokatzen dutela talde guztiek. Kontua da, Gipuzkoan beharrezkoa dela txapelketa hau herritarrekin jokatzea, eta beste probintzietan ez. Horregatik, alde ikaragarriak izaten dira probintzi batzuen eta besteen artean. Beraz, Hernanik planteatu du, datozen urteetan agian ez gehiago jokatzea «inola ere irabazi ezin dugun txapelketa hau». Joan den asteburuan Markinak bi herritarrekin bakarrik jokatu zuen, eta 3-0 irabazi zien hernaniarrei. Kadeteetan Loiartek eta Noblek 22-10 galdu zuten; jubeniletan, Urkizuk eta Etxegoienek 22-4, eta Etxegoienek min hartu zuen; Nagusietan, Arrietak eta Aizpitartek 22-17. Bueltako partiduak ostiralean izango dira, seguru asko (konfirmatzea falta da).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!