Txantxillako urte ahaztezin haiek...

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 18a, 02:00

Ez dituzte berehalakoan ahaztuko Txantxillan futbolean jokatutako urte haiek. 1987-88 denboraldian sailkapenean bigarren postuan geratu ziren hura, bigarren mailara igotzeko punttu-punttuan, Alavesen kontra azken partiduan enpatatu eta gero... Men­di­lu­ze eta Ostolaza entrenatzaileekin egindako urteak... Segovian egindako pretenporada hura... Futboleko beteranoak bildu ziren joan den astean, bigarren urtez jarraian, egun pasa egiteko. Hain justu, 1987tik 1990era Hernanin jokatu zutenak. Imanol Guerra Pittarrasek antolatu du bazkaria eta oraindik gogoan du urte ahaztezin haietako hamaikakoa: Juanbau, Joxeja, Lizaso, Altuna, Fertxo, Garmendia, Zabalegi, La­rrañaga, Alzate, Lopez, eta Pittarras. Kontu horiek eta gehiago gogoratu zituzten, garai hartako 30 futbolari eta lagun haundi haiek, Petritegiko bazkarian lehenengo, eta Hernaniko poteoan ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!