Anboto Norte txapeldun, pronostiko guztiak hautsita.

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 19a, 02:00

Orkolagako Futbol Txapelketak badu irabazlea: Anboto Norte. Aurten bigarren aldiz antolatu dute txapelketa hau, eta 20-30 urte bitarteko taldeak irabazi du, pronostiko guztiak hautsita. Denek irabaztea nahiago bazuten ere, giro umoretsu eta politean joan da aurtengo partidua, eta Anboto Promesas taldeak, 20 urtetik beharakoak, kiroltasunez onartu zuen porrota. Zubipen jokatu zuten partidua eta bazkaria denek elkarrekin egin zuten, zelai barruko norgehiagokak ahaztuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!