Bideoa ikusteko linka: http://vimeo.com/45758407
moto bat, konprarako karroak, 2 hesi, telebista, gurpil pila bat, 100 litroko bidoi betea, uralita, amiantoa duen plastikoa, gabonetako argiak, lapurtutako kablearen kanpoaldeko plastikoa... horiek dira larunbatean Urumea ibaitik jaso zituzten hainbat zabor. Bi kontainer bete zituzten; 10 sesiotan, 6 inguru bete dituzte. Urgardenek bete du hasieran jarritako helburua; Urumea ibaia garbixeago egotea. 10 sesio egin dituzte, azkenekoa larunbatean; Ergobiatik Hernanira garbitu zuten. Geroz eta jende gehiago gerturatu da garbiketetara; larunbatean 70 lagun elkartu ziren, eta Ines Fernandez, oso pozik zen erantzunarekin: «inoiz ez da jakiten zenbat gerturatuko diren, eta larunbatekoa sekulakoa izan zen. Bereziki azpimarratu nahi dut Ergobin asentatuta dauden errumaniarren laguntza eta jarrera». Garbiketen balorazioa oso positiboa da, «arrakastatsua» dio Inesek. Hala ere, lan asko dago egiteke, eta irailean itzultzekoak dira, hasitako bidean jarraitzera.
Bideoa ikusteko linka: http://vimeo.com/45758407