Juani Lukas - Alkate berria: «Asko disfrutatzen dut beti, baina aurten berezia izango da»

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 16a, 02:00

«eskerrak eman eta jai egun zo­riontsua izan dezatela desiratuko diet gerturatzen diren guztiei», hitz ho­riekin hartuko du Alkate makila Juani Lukasek. Bixente Zaraguetak pasako dio testigua, eta urtebetean izango du kargua. Lanerako eta laguntzeko prest izan da beti, hala dio Jai Batzordeak, eta horregatik aukeratu dute Alkate; hala ere, erabakia sorpresa haundia izan da eguneko protagonistarentzat: «ba­rru ba­rrutik bizitzen ditut Karmen jaiak, eta beste askok bezala, ahal dudan guztian laguntzen dut... baina Alkate izendatzea... hori bai ez nuela espero».

Kaxkoan, bizi osoa
Kardaberaz kalean jaiotakoa da Juani Lukas, eta etxez aldatu bazen ere, kale berean egin du bizi osoa. Gaurko festa eguna, ohiko ritualarekin ospatuko du: «lehendabizi mezetara joaten naiz; ondoren, Karkaban jar­tzen duten Amarbijina ikustera gerturatuko naiz. Txupinazoa eta A­lkate izendapena ere ez dut sekula galtzen; aurten berezia izango da, noski. On­doren, bazkalkatzera elkar­tzen gara, eta arratsaldean kartetan aritzen gara. Sekulako juerga izaten dugu, badugu eta sekretu txiki bat gu­re artean. Nahikoa sardinda jan, eta dantzan bukatuko dugu eguna».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!