Karmen eguneko festaren bueltan elkartuko da gaur Kaxkoa

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 16a, 02:00

Egun seinalatua dute gaur Kaxkoko bizilagunek. Egun bateko festa izan arren, go­gotik ospatzen dute Karmen Eguna, goizetik gauera. Dianak esnatuko du Kaxkoa 09:30etan; aurretik, hildako bizilagunen omenezko meza emango dute Agustinetan, 09:00etan hasita. Eguneko ekitaldi nagusia 12:00etan izango da. Suziriak markatuko du festen hasiera. Ondoren, urtebeterako kargua hartuko duen Alkatea izendatuko dute. Juani Lu­Kasek izango du ohorea 2012-2013an. Omenaldia ere, izango da gaurkoan; Josefina Catedrak jasoko du, Kaxkoan hainbeste urtetan lan egin ostean. Bazkaltzera elkartuko dira eguerdian, eta arratsaldean, jokoak antolatu dituzte guztientzat. Kartetan aritu nahi dutenek Kardaberaz kalean dute zita; igel, toka eta bote jokoan Kale Nagusian ariko dira; eta txikienentzako puzgarriak Pla­za Berrin jarriko dituzte. Iluntzean, balkoi lehiaketako eta jokoetako sariak banatuko ditu Alkate be­rriak. Eta segidan, sardinak jatera elkartuko dira guztiak, Plaza Berrin. Musikak girotuko ditu festa eguneko azken orduak.

09:00 Meza Agustinetan

09:30 Diana

12:00 Txupinazoa

  • Alkatea: Juani Lukas
  • Omendua: Josefina Catedra 
  • Balkoi lehiaketa
  • Trikitixa Kaxkoan zehar

14:00 Herri Bazkaria Plaza Berrin

16:30 Karta jokoa Kardaberazen

16:30 Igel, Toka eta Bote jokoak, Kale Nagusian

17:00-19:00 Puzgarriak Plaza Berrin

18:00 Txokolatada

20:00 Sari Banakaeta

20:00-22:00 Sardin jatea

22:30 Txupinazoa bukatzeko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!