Egun osoko festa bihar, Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 15a, 02:00

Kaxkoko hildakoen omenezko meza 09:00etan, Agustinetan; Diana 09:30etan, Kaxkoan; bi ekitaldi horiek izango dira festa eguna abiaraziko dutenak. Ofizialki ordea, Karmen Eguneko festa 12:00etan hasiko da, txupinazoarekin. Juani Lucas izango da Alkate berria eta Josefina Catedra omendua. Eguerdian bazkal­tzera elkartuko dira; eta 16:30etatik aurrera karta jokoan ibiliko dira Kardaberazen; eta igel, toka eta botean, Nagusian. Umeek gaztelu puzgarriak eta txokolatada izango dituzte 17:00etatik aurrera; eta eguna bukatzeko, saribanaketa eta sardin jatea egingo dituzte Plaza Berrin, 20:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!