Ertzain-etxe ondoan dagoen errotondan konponketak egingo dituzte astelehenetik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, aurreneko fasea astelehen eta asteartean egingo da, eta ondorioz, Urbieta kaletik errotondarako irteera itxita egongo da; hala ere, bizilagunek izango dute etxe eta garajeetara pasatzea. Bigarren fasea asteazkenean egingo dute, eta ondorioz, errotondatik Antziolara dijoan bidea, Eduardo Txillida pasealekua, itxita egongo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!