Tiraldia Errenteriako plazan, hernaniarrek montatutako bolatokian

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 15a, 02:00

Tiraldia Pla­zan egin nahi dutela? Her­naniko bolariek montatuko dute bolatokia. Ez da aurreneko aldia, eta ez da azkenekoa ere izango. Ore­re­ta Saria antolatu du gaur Erren­teriako Niessen elkarteak, eta Hernaniko bolariei egin diete bolatokia monta­tzeko eskaera. Errenteriako plazan jarriko dute, eta bertan izango da tiraldia. Jendeak bola ezagutzea eta probatzea da hernaniarren nahia, eta helburu horrekin laguntzen dute. Eran­tzuna, aurreko aldian, sekulakoa izan zen. Ohiko bolariez gain, inguratutako asko ani­ma­tu ziren kirol hau proba­tzera; eta hernaniarrak, gustura. Tiraldia 11:00etatik 12:00­e­ta­­ra da Foru Plazan eta sariak, edonor tentatzeko modukoak: 1go­ari 100 euro eta txapela; 2- g­a­rrenak 80 euro; 3garrenak 60 euro; eta 4garrenak 50 euro
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!