Txantxangorri elkarteak Itsas Arrantza txapelketa antolatu zuen joan den asteburuan Donostian. Onena Jon Jimenez pasaitarra izan zen; bigarren Iker Etxeberria geratu zen, Anade elkartekoa; eta hirugarren, Txema Armendariz, Mons elkartekoa. Txantxangorriko onena Juan Ormazabal izan zen. Taldeka, Mons elkartekoak izan ziren onenak, 91 arrain pieza arrantzatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!