Gaixo dauden presoen askatasuna eskatuko dute gaur Zaballan, kartzela aurrean, Kandela gauean. 20:00etan hasi, eta 14 orduko kontzentrazioa egingo dute, 14 baitira gaixotasun larria duten euskal presoak; tartean, Gari Arruarte hernaniarra. Hernaniko Herrira mugimenduak deialdi berezia egin die herritarrei, bertara joan eta parte hartzeko.
Kantua, bertsoa, antzerkia...
Txus Martin, gaixotasun larria duen euskal presoa dago Zaballako kartzelan, eta horregatik egingo da bertan kontzentrazioa. 20:00etan hasita, kantua, bertsoak eta ekimen ezberdinak izango dira gauerdira arte. 00:00etan, Etxeraten dokumental berria jarriko dute, eta ondoren, Kandela gaua hasiko da; asmoa da, «espetxe politikak eragiten duen egoera iluna argitzeko bidea aldarrikatzea». Kontzentrazioa 11:00etan bukatuko da, elkarretaratzearekin.
Enkartelada gaur, Plazatik
Ostiraleroko moduan, ekitaldia izango da Hernanin ere. Preso eta iheslarien senideek deituta enkartelada egingo dute 20:00etan Plazatik abiatuta. Lema, Errepresaliatu guztiak etxera izango da. Enkartelada hau bukatuta egin du Herrirak Arabako Zaballa espetxerajoateko deia, Kandela gauean parte hartzera.