«Azken fasera sailkatuta konforme ginateke Potesen»

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 13a, 02:00

«Kantabrian beste maila bat dago. Haiek profesionalak dira. Guk nahikoa lan izango dugu azken fasean sartzen». Potesen jokatuko da bihar Arrasto Txakurren Espainia­ko Txapelketa, eta bertan izango da Arkaitz Etxarri hernaniarra, beste 33 lagunekin batera. Bigarren urtez segidan sailkatu da Epeleko ehiztari gazte hau Espainiakora, Gipuzkoa­koan bigarren eginda, eta Euskadikoan hirugarren.

Lixto, bi urteko txakur bizia
Saguesoa da Lixto, eta bi urterekin, dezente jarria omen dago txapelketara. «Iaz urte bat zeukan, eta hala ere lan po­lita egin zuen. Aurten, orain­dik gehiago jarri da. Na­fa­rroako Txapelketan adibidez, kanpotarren saririk one­na irabazi genuen, eta sasoi puntu onean iritsi gara». Zakurrak egin beharreko lanak dira, arrastoa ahalik eta azkarren bilatu, zaunka batekin adierazi, arrastoari ahalik eta zuzenena segi, zaunkaka eta azkar, baina presarik gabe. Horrela ez du erraza ematen, eta lehian pentsa zer izango den. «Lixto ondo moldatzen da, baina biziegia da, eta lasai joan behar du; azkar, baina lasai». Saguesoa eta Grifoia dira bi txakur arraza ezagunenak, arrasto zakurretan, eta Kantabrian nahastuta ere ibiltzen omen dituzte. Horrez gain, ez omen du zerikusirik txapelketak eta ehizak. «Txapelke­tan ona izanagatik, ez du esan nahi ehizean ona denik. Ez du zer ikusirik. Mendian dena aldatzen da».

Txapelketa, bi fasetan
Lehendabiziko fasean 34 ehiztari izango dira, eta horietatik 14 pasako dira finalera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!