josefina Catedra, Kaxkoan emakume aski ezaguna, omenduko dute gaur. 37 urtetan egon zen Merceria Hernandezeko mostradore atzean, eta Hernaniko hiru generazio ezagutzera iritsi da bertan: «amona, ama eta alabak... urteak pasa ahala, txikiak heldu bihurtzen ziren, eta euren alabekin etortzen ziren». Ilusio haundiarekin hartu du notizia: «sorpresa haundia izan da; Maria Pilarrek eman zidan berria eta emozionatu egin nintzen...». Egunaz disfrutatzea du helburu, eta ospatu, Kaxkoko bizilagunekin egingo du: «nire bezeroak izan dira, lagunak, konfidenteak; beraiekin ospatuko dut egun berezi hau».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!