Urumea garbitzen Ergobin eta Hernanin, etzi

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 12a, 02:00

Muxutruk, lau hilabetetan 300dik gora lagun aritu dira Urumea eta Oria ibaia garbi­tzen. Urgar­den taldeak deituta, 9 auzolan egin dira, eta hurrengoa larunbatean dute. Zati batzuk garbitu dituzte, baina beste zati batzuk oso zikin segitzen dute. Horrega­tik, larunbatean Uru­meako azken garbiketa honetarako dei egin diete hernaniar guztiei. Ergobin egin dute garbiketarako hitzordua, 09:30­etan, eta handik etorriko dira Floridaraino, Zubiondo­rai­no. Era­man beharrekoa: bota egokiak eta lanerako gogoa; norbaitek piragua edo ontziak eraman nahi baditu ere, ongi etorriak izango dira azaldu dute. Gar­biketa bukatuta Her­naniko hondartzan, bazkalduko dute, Karabelen. 

Gero eta jende gehiago
Zazpi lagunek hasi zuten Urgarden taldea, eta pixkanaka jendetza biltzen ari zaie. Udara ostean berriro ekingo diote ibaia garbitzeari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!