GOIZ Eguzkiko bazkideek udako oporrak non pasa ez dakitela? Egoitzan egin diete plana. Astebeteko irteera antolatu dute irailean, Peñiscolara, Azahar kostara. Oporraldia irailaren 23tik 29ra izango litzateke, 7 egun eta 6 gau; eta gutxienez, 45 pertsonek eman beharko lukete izena plana aurrera ateratzeko.
Aldez aurretik apuntatzeko aukera, ostiraletik
Irteerara joan nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik. Horretarako epea ostiralean zabalduko dute, eta hilaren 20ra arte egongo da aukera. Plazen zozketa berriz, irailaren 12an egingo dute, arratsaldeko 16:00etan, Goiz Eguzkiko egoitzan bertan.
Momentuz, 100 euro
Oporraldiaren prezioa 355 eurokoa da. Joan nahi dutenek, 100 euro ordaindu behar dituzte aldez aurretik. Dirua Euskadiko Kutxako 30350025860251044402 zenbakian sartu behar da, hilaren 31a baino lehen. Diru sarrera egiterakoan, izen-abizenak eman behar dira, eta Peñiscola jarri