Kaleko argiak aldatuta, %38a aurreztuko du Udalak urteko energian

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 11a, 02:00

kaleko argiak aldatuta, Her­­naniko Udalak energia aurreztea eta argi kontaminazioa jaistea lortu du; hala azaldu du Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Azaldu dutenez, orain arteko gastu energetikoa 211.966 kwh-a zen urteko; eta orain 131.301 kwh-a izango da; beraz, %38a aurreztuko dute energian; fakturetan, 9.690 euro gutxiagoko gastua izango dute. Azken aldaketa hauekin, burutu dute Hernaniko energia kontsumoa eraginkorragoa izateko proiektua. Dio­tenez, emaitzak onak izan di­ra eta inbertsioa espero baino txikiagoa: «udal langileek era­man dute proiektua au­rre­ra eta materialaren eskain­tzak hobeto kudeatu dira. Hori horrela, aurreikusitakoa baino inbertsio txikiagoarekin bukatu da proi­ek­­tua; 38.450 euro. Elek­trizitate fakturetan aurreztuko denarekin, proiektua 4 urtetan amortizatua egongo da».

148 puntutan aldatu da
Herriko leku ezberdinetako 148 argi puntu aldatu dituzte: Tilosetako frontoian 13; Elizatxon 12; Eziago poligonoan 34; Ibarluze poligonoan 39; Lizeagan 8; Zikuñagan 26; eta atletismo pistan 16. Aldaketak medio, kaleko argiteri guztiaren kalifikazio energetikoa A izatea lortu dute. Oharrean azaldu dutenez, lehen zeuden luminariek edo farolen goiko parteek errendimendu eskasa zuten, eta potentzia asko gastatzen zuten ematen zuten argirako. Orain, azaldu dutenez, azken teknologiaz egindako optikak jarri dituzte: «horri esker, errendimendu energetiko altua lortzen da eta lanpararen potentzia asko jaisteko aukera ematen du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!