Boleibol torneo benefikoa larunbatean, Zurriolan

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 11a, 02:00

behar bereziak dituzten hau­rrei zaintza eta terapia egokia emateko sortu zen Pausoka Elkartea. Hernanin badu adar bat elkarteak, eta Kronikari azaldu zioten moduan, egun ez dago zerbitzu egokirik be­raien beharrei erantzuna emateko. Or­dutik hainbat proiektu jarri dituzte martxan, babesa eta dirulaguntzak lortzeko as­moarekin; plastikozko tapoiak ja­sotzeko kanpaina esaterako. 

Proiektu berria, boleibol torneoa
Helburu horiek lortzeko asmoarekin jarraitzen dute lanean, eta oraingo honetan proiektu berri batekin datoz. Boleibol torneo benefikoa antolatu dute. Larunbatean izango da, Zurriolan, arra­tsaldeko 15:00etan hasita. Torneoa txiki zein helduei dago zuzendua, eta parte hartu nahi duenak izena eman behar du. Aldez aurretik emanez gero, pausokaelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da; bertan zehaztu behar dira taldearen eta partaideen izenak. Egu­nean bertan eman nahi duenak ere, izango du aukera. Izen ematearen prezioa adinaren araberakoa izango da. Txikien prezioa 2 eurokoa izango da, eta taldeak 3 partaidekoak izango dira. Helduen kasuan, prezioa 4 eurokoa izango da, eta taldeak 4 partaidez osatutakoak edo mistoak izango dira.

Errifak, salgai
Errifak ere izango dira salgai, 0,50 euroan eta boleiboleko baloi ofizialak zozketatuko dituzte. Pausokako karpa ere izango da; kamisetak, brotxeak eta pultserak jarriko dituzte bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!