Luis Mari Zerain erregularrena, plater baten diferentziarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 10a, 02:00

bost tiraldiren ostean, Luis Mari Zerainek irabazi zuen asteburuan Erregularitate Torneoa, 110 plateretik 92 puskatuta. Saga markako 1000 kartutxo eta txapela jaso zituen, sari gisa. Azken tiraldia asteburuan jokatu zen, eta urduritasuna nabaria zen; sailkapen nagusian, aurreneko hiruak alde gutxi baitzuten. Luis Mari Zerainek erakutsi zuen punteria onena, 25 plateretik 23 botata; eta hor irabazi zuen saria. Jon Garayar izan zen bigarena, 22 plater puskatuta; eta Josetxo Esnal hirugarrena, 20 puskatuta.

Oskar Redondo bigarren eta Xabier Mujika hirugarren
 Sailkapen nagusian atzetik zituen biak ez zuten egun ona izan, eta hor egon zen azken emaitzaren klabea. Erregularitate Torneoan, bigarren Oskar Redondok bukatu zuen, Zerainek baino plater bat gutxiago puskatuta; 100etik 91; larunbateko tiraldian 6garren bukatu zuen, 25 etik 19 puskatuta. Xabier Mujikaren kasua ere antzekoa izan zen. 9garren bukatu zuen larunbateko tiraldian, 25etik 17 plater botata. Ondorioz, Erregularitate Torneoa 3garren bukatu zuen, 110etik 90 plater puskatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!