Tailerra etzi, lana eta ikastaroak Interneten nola bilatu ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 10a, 02:00

internet erabiltzen al duzu lana bilatzeko? eta ikastaroen berri izateko? Asko dira internet erabiltzen ez dakiten herritarrak, eta horri soluzioa emateko asmoarekin, tailerra antolatu du Daitekek, Hernaniko Udalaren laguntzarekin. Tailerraren helburua da ikastea interneten lana edo ikastaroak nola bilatu. Ho­rretarako, ondorengo web orriaren funtzionamendua erakutsiko dute: www.lanbide.net orria nola erabili; www.sepe.es orrian aurkitu daitekeena azaldu; infoempleo, infojobs eta bestelako orrietan lana nola bilatu; www.daiteke.com, www.lanbide.net, www.sarbideak.net eta www.hobetuz.com orrietan ikastaroak nola aurkitu.... Izena, aldez aurretik Ikastaroa ostegunean izango da, hilaren 12an, Sandius­terrin. 10:00etatik 12:00etara emango dute, eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena. Horretarako bi modu dituzte: telefonoz, 943 57 54 24 edo 688 875 346 zenbakietan; edo emailez, jaionea@daiteke.com helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!