san Joan jaiak bukatu eta bi astera, Jai Batzordeak balorazio ona egin du festei buruz. Orokorrean, Jai Batzordeko alde guztiak azaldu dira gustora, ekitaldien emaitzekin, eta arazo haundiegirik gabe joan dira orokorrean aurtengo jaiak.
Leku berri batzuk jarri dituzte aurten festarako, eta azpimarratu dute, izan duten harrera ona. Urbieta kaleko gune berrian adibidez, jende dezente ibili omen da. Beste zenbait puntu gehiago erabiltzea ere aipatu dute: Tilosetan eta Plaza, hain juxtu.
Udaltzaingoaren datuek diotenez, arazo gutxiago izan da aurten festetan; hau da, alde horretatik lasaiagoak izan dira.
Hobetu beharreko puntuen artean bi aipatu dituzte. Leku batzuetan ordutegiari jarraipena egin behar izan zaio, eta beste leku batzuetan zabor bilketa hobetu beharra dago.
Udalak espero du, aurrerantzean ere jaiak elkarlanean antolatzea, Udala eta herritarren artean. Ze jai eredu nahi diren hausnartu beharra dagoela dio Udalak, erabakitzeko zein ekintza nahi diren.
Hausnarketa horiek denboraz eta ganoraz egiteko, zita jarri dute, 2013ko San Joanak antolatzen hasteko: urriak 24.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!