Iker Lujanbio bosgarren, Carballoko proba puntuagarrian

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 11a, 02:00

ESTATUKO Autokross txapelketako proba puntuagarria jokatu zen joan den asteburuan Galizian, Carballo herrian. Iker Lujanbio hernaniarra bertan izan zen, finalerako pasea lortzeko helburuarekin. Motor berria zuen lasterketa honetarako, eta uste baino emaitza hobea lortu zuen honi esker. 40 kotxek eman zuten izena, eta entrenamenduetan 5garren denbora onena egin zuen. Txapelketa hasita, 1go mangan bigarren bukatu zuen, eta 2garrengoan hirugarren. Kontuan izanda hiru taldetan jokatu zirela manga edo txanda bakoitza, bosgarren postuan sailkatu zen finalerako. Finalean irteera ona egin zuen, eta bosgarren postuari eustea lortu zuen. Datorren proba hilaren 18an izango du, Arteixon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!