Juani Lucasi emango diote Alkate makila eta Josefina Catedra omenduko dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 8a, 02:00

Uztailaren 16an ospatuko dira Karmen jaiak Hernaniko Kaxkoan, eta dagoeneko jakina da zein omenduko dituzten. Alkate makila eskuz aldatzen da urtero, eta aurten Juani Lucas Aranbururi emango diote. Horrez gain, Josefina Catedra Galdon omenduko dute. Aurten ere bazkari herrikoia egingo da, karta jokoa ere bai, txokolatada, sardin jatea... eta abar luze bat. Balkoiak apaintzen hasteko deia ere egin dute, sari ederra omen dauka-eta denetan dotoreenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!