Hernani, bosgarren txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 8a, 02:00

Hernanik bosgarren txapela nahi du eta Berrobik lehenengoa. Gaur neurtuko dira hiru partidutan, Atano IIIean, 10:30etatik aurrera. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa da inportanteena, maila honetan jokatzen diren txapelketen artean, eta Hernani jaun eta jabe izaten ari da azken urteetan. Azken 13 urteetan 10 aldiz izan da finalean, eta 4 txapel lortu ditu; gaur bosgarrena irabazi lezake. Horrekin Donostia berdinduko luke, Azkoitiaren atzetik (Azkotiak 16 aldiz irabazia du). Hernani defendatuko dutenak: kadeteetan, Loiarte eta Noble; jubeniletan, Urkizu eta Murgiondo; eta nagusietan, Ojuel eta Gorrotxategi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!