hirugarren eta azken eguna dute gaur Martindegiko San Ferminek, baina ez dute presaka hasiko. Bermuta hartu, 11:00ak aldera, eta saltsa polita daukate, ikusmiran egoteko: bi aizkolari ariko dira, bakarraren kontra. Unai Otañori aurrea hartu nahi dioten biak: Juan Esnal Arria Ia eta Jon Larrañaga Larra.
«Badakit ez didatela erraza jarriko» dio Unai Otaño Ibarrako semeak. Aurten Euskal Herriko lehenengo mailara igotzeko prestatzen ari da Otaño, eta gaur izango du aukera, indarrak nola dauzkan ikusteko.
Harri jasotzailea ere izango da, Hodei Izeta, eta giroa jartzen bi bertsolari, zein baino zein hobea: Andoni Egaña eta Amets Arzallus. Trikitilariak, toka, dantzaldia eta azken kalejira; horrekin bukatuko da festa, hiru egun eder eta jendetsu pasa ostean.
Egitaraua - gaur:
- 11:00: Bermuta.
- 12:00: Euskal Festa:
Aizkolariak:
-Arria I eta Larra bikotea, Unai Otañoren kontra.
Harrijasotzaileak:
-Hodei Izeta. - 13:00: Bertsolarien saio berezia. Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
- 17:00: XVI. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
- 18:00-19:00: Toka Txapelketa Nagusia (Gurutzeta Sukaldeak Antolatua).
- 19:00: Bertsolariek bigarren saioa: Egaña eta Arzallus.
- 20:00: Dantzaldia ‘Bide batez’ekin
- 23:00: Festei bukaera emateko kalejira auzoan barrena.